2024(e)ko urtarrilaren 29(a), astelehena

2. ASTEA | etxerako lana

 2. astea (2024/01/31) etxean egitekoa

Aste honetako laborategitik irtetean (eta ostiraleko klasea eman ondoren) jarraian aipatzen diren ariketa guzti hauek programatuta eta ulertuta egon daitezela:
Proiektuarekin lotutako bi programa hauek ere egin:
Zuk ikusi lana eta denbora nola banatzen dituzun, bai etxean zein laborategian. Baina aurrera egiteko programa hauek menperatu behar dira, hurrengo gaia baldintzazko aginduak delako eta gai berri hori kontzeptu hauen gainean eraikitzen delako.

2. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 2. astea (2024/01/31) laborategi/mintegian egindakoa

  • eGela zerbitzura bidalitako ariketen arabera, deitutakoen 24en artean ez etorri bakarra 1 izan da (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
  • 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko programa egina duzue, eta gaurkoan kontzeptu hauek birpasatu ditugu:
    • Konstanteak eta aldagaiak
    • Zatiketa erreala (/)
    • Zenbaki errealen adierazpen zientifikoa
  • 2. astea | triangelu berezi baten azalera izeneko programa egin dugu. Bide batez ondokoak ikusi ditugu:
    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
    • Zenbaki errealen formatua WriteLn(rAzalera:m:n);
    • ABS() funtzio estandarra erabil daiteke triangeluaren oinarria beti positiboa izan dadin
    • Zatiketa erreala (/)
  • 2. astea | kopuru handiegiak izeneko programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:
    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
    • Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);
    • SQR() funtzio estandarra: zenbaki bat onartzen duen funtzioa da, eta datua den zenbaki horri dagokion karratua itzultzen du
    • Datu-moten mugak (INTEGER eta LONGINT)
    • MAXINT konstantea eta MAXLONGINT konstantea
  • 2. astea | kartesiar-polar izeneko programa egin dugu baina rAng emaitza radianetan emanik (aurrerago ikasiko dugu radianak gradu-minutu-segundo moduan nola pantailaratu). Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira:
    • Sqrt() funtzio estandarra
    • ArcTan() funtzio estandarra
    • Radianetan emandako angelu bat gradu-minutu-segundo moduan pantailan erakusteko, teoriako klasean aipatutako Trunc() eta  Frac() funtzio estandarrak erabili beharko dituzue


HAU EGIN GABE GERATU DA 
  • 2. astea | zenbakia pantailaren erdian izeneko programa ez dugu egin baina aurrekoen bezalakoa da. Programa honi esker ondoko hauek ikasten dira
    • WriteLn prozedurari datuak (parametroak) nola pasatu
    • Testuen formatua WriteLn('Testua':n);
    • Zenbaki osoen formatua WriteLn(iZbk:n);
    • Zatiketa osoa (DIV)
 

2. astea | zenbakia pantailaren erdian

Programa honek zenbaki oso bat idatziko du pantailaren erdian, ZENBAKIA hitzaren azpian. Pantailan idatzi beharreko zenbakia 2 edo 4 digitu izango ditu, baina edozein kasutan pantailaren erdia idaztea eskatzen da.

Programak bi datu eskatuko dizkio erabiltzailearei. Batetik, idatzi behar den zenbakia; eta bestetik, idatzi beharreko zenbaki horrek zenbat digitu dituen (2 edo 4). Adibidez, hauek izan daitezke lau zifrako zenbaki bat ematean aterako litzatekeen emaitza eta kokapenaren eskema:
          1         2         3         4         5         6         7         8
12345678901234567890123456789012345678901234567890123456789012345678901234567890
ZENBAKIA
6295

Eta hauek izango lirateke programa beraren emaitza zenbakia bi zifratakoa izetean:
          1         2         3         4         5         6         7         8
12345678901234567890123456789012345678901234567890123456789012345678901234567890
ZENBAKIA
81

Jakin ezazu ere, testu-pantaila batean gehienez 80 zutabe daudela, hots, pantailaren zabalera 80 karakterekoa dela.

2. astea | kartesiar-polar

ZER DAKIDAN:
Erakarpen grabitatorioa programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere balioak aldagaietan gordetzen eta era desberdineko konstanteak definitzen.



ZER IKASIKO DUDAN:
sqrt() funtzio estandarra, sqr() funtzio estandarra eta arctan() funtzio estandarra ikasiko ditut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Zenbaki errealekin lan eginez, puntu baten koordenatu kartesiarrak ezagutzen dira eta dagozkien koordenatu polarrak lortu behar dira.

Ariketa:
XY planoan dagoen rP puntu baten koordenatu kartesiarretan teklatutik irakurri. rP puntuari dagozkion koordenatu polarrak lortu.
rP puntuaren koordenatu polarraren angelua gradu-minutu-segundotan pantailaratu.


Eskatzen den irteera, adibidez:

   P puntuaren X koordenatua eman: 4.01
   P puntuaren Y koordenatua eman: 2.99

   OP Distantzia = 5.00202 unitate
   Alfa angelua =  0.64070 radian

   Koordenatuak: (4.01, 2.99) = [5.00202 | 0.64070]
_


2. astea | kopuru handiegiak

Ariketa honetan interesatzen zaigu Integer datu-motak 2 byte har ditzala memorian. Horretarako, konpilazio agindu hau erabiliko dugu: {$MODE TP}

Teklatutik zenbaki osoa sartu (iZbk aldagaian gorde) eta zenbakiari dagozkion hurrengo bost zenbakien karratuak eta kuboak kalkulatu eta pantailaratu (karratuak eta kuboak kalkulatzean iKarratu eta iKubo aldagaietan gorde).

Pantailaratzean honako taula honen moduan agertuko da:
ZENBAKIA          KARRATUA          KUBOA
----------------------------------------------------------

Oharra: Programaren exekuzioan zenbaki osoen gainezkatzeak dakartzan erroreak ikus daitezke. Adibidez 29 edo 179 zenbakietan, lehena kuboa kalkulatzean eta bigarrena karratuarekin.

29

179


2. astea | triangelu berezi baten azalera

Zenbaki errealekin lan eginez, triangelu baten azalera kalkulatu ondoren emaitza pantailaratu.

Ariketa:
A, B eta C puntuak teklatutik irakurri. A, B eta C puntuek osatzen duten triangeluaren azalera lortu.
A eta B puntuak OX ardatzean daude (rAy eta rBy koordenatuek zero balio dute).
A eta B puntuei dagozkien x koordenatuak positiboak dira eta desberdinak euren artean, hots, A eta B ez direlako puntu bera rAx  eta rBx  koordenatuak desberdinak izango dira elkarrekiko.  
C puntua edozein tokitan egon daiteke OX ardatzean izan ezik. Triangeluaren azalera positiboa izango da rCy  koordenatua positiboa izatean, eta azalera negatiboa izango da  rCy  koordenatua negatiboa izatean. Triangeluaren azalera kalkulatzeko garrantzirik du rCx koordenatuak?


2024(e)ko urtarrilaren 22(a), astelehena

1. ASTEA | etxerako lana

 1. astea (2024/01/24) etxean egitekoa

  • Konpiladorea instalatu zuen etxeetako ordenagailuetan. Horretarako, joan eGela gela birtualeko BALIABIDEAK atalera eta hiru aukera izango dituzu programa hartzeko:
  • Aurreko adibideak begiratu gabe ondoko hau egin: Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatura LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den TriangeluarenAzalera ariketa egizu (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri rOinarria eta rAltuera, eta datu horiei dagokien triangeluaren azalera pantailan erakutsi), baina zenbaki errealekin lan eginez
 

1. ASTEA | laborategi/mintegian egin dena

 1. astea (2024/01/24) laborategi/mintegian egindakoa

  • Zerrenda pasatu dugu, deitutakoen artean 24ak etorri dira
  • Irakasgaiaren antolaketa berretsi dugu
  • Makina digitalen egitura aipatu dugu:
    • Hardwarea
    • Sistema eragilea
    • Aplikazioak
  • Proiekzio kanoia hartu eta ondokoak egin ditugu:
    • https://informatika-2023-24-azp2.blogspot.com/ bloga erabiliko dugula berretsi dugu eta bertako artikuluak gainetik begiratu ditugu
    • eGela web zerbitzuan sartu gara, eta aipatu dugu Dev-Pascal konpiladorea bertatik jaso daitekeela etxeko ordenagailuetan instalatzeko (ahalik eta lasterren egitea komeni zaizu)
  • Laborategian ez dugu egin, baina eGela gela birtualera sartu eta Partaideak estekaren bitartez gelako kideak ezagutu ahalko dituzu
  • Etxean egin dituzun programak laborategira ekartzeko, edo alderantziz, laborategiko ordenadorean garatutakoa etxekora eramateko, bide desberdinak daude eta ene ustez jarraian deskribatzen diren lehen biak hirugarrena baino egokiagoak dira, edozein kasutan transferitu behar dituzun fitxategiak iturburu-programak dira (.pas luzapena dituzten fitxategiak):
    • Google Drive erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • DropBox erabili bertan karpetak sortuz eta zure programak haietan kokatuz
    • ePosta erabili zure buruari mezu bat bidaliz eta programak mezuari erantsiz
  • Laborategiko ordenagailuetan konpiladorearen aplikazioa non dagoen (zein karpetatan) ikusi dugu:
    • Bere laburbide bat mahaigainean sortu dugu
    • PAS luzapeneko fitxategiak konpiladorearekin irekitzea ezarri dugu
  • Teoriako blogean argitaratutako Programa baten egitura izeneko artikulutik abiatuta LaukizuzenarenAzalera programa egin dugu: zenbaki osoak lantzen dituen programa (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien emaitza kalkulatu ondoren bere balioa pantailan erakutsi). Programa horren baliokidea den BatuBi ariketa programa ezazu baina zenbaki errealekin (bi zenbaki teklaturen bitartez irakurri, eta datu horiei dagokien batura pantailan erakutsi)
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | erakarpen grabitatorioa izeneko ariketa programatzeko gai zara, aurreko LaukizuzenarenAzalera programaren bezalakoa baita
  •  Etxerako lana : Praktikako blogean argitaratutako 1. astea | zeruertza kilometroetan izeneko artikulutik abiatuta, zenbaki errealak lantzen dituen programa hori aztertu eta identifikatu zuretzat, une honetan, berriak diren elementuak
 

1. astea | hiru mendietatik zeruertza kilometroetan

Ezaguna den 1. astea | zeruertza kilometroetan ariketaren aldaera eskatzen da. Programak, exekuzio bakoitzeko, hiru mendiren datuak hartuko ditu sekuentzialki eta hiru altuera horiekin zeruertzaren distantziak pantailaratu.

Oraintxe dakigunarekin, sarrerako datuak Burgoa (451 m), Katillotxu (336 m) eta Atxarre (312 m) balira, programa bat idatzi beharko genuke; baina sarrerako datuak Gaztelugatxe (79 m), Aketz (105 m) eta Gorbeia (1482 m) balira, beste programa desberdin bat idatzi beharko genuke. Esate baterako, datutzat Aketz (105 m), Garbola (477 m) eta OgoƱo (305 m) emanik, programaren irteera honelako zerbait izango litzateke:

Mendien altuerak ezagutzeko www.mendikat.net webgunea bisitatu

Esan bezala, ariketa honi nolabaiteko erantzuna emango diogu oraintxe bertan dakigunarekin. Aurrerago, prozesu errepikakorrak ikasiko ditugunean, eta, esaldiak prozesatzen jakingo dugunean bertsio bukatuago bat eman ahalko diogu. Adibidez:


 

1. astea | zeruertza kilometroetan

ZER DAKIDAN:
Erakarpen grabitatorioa programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere balioak aldagaietan gordetzen eta era desberdineko konstanteak definitzen.



ZER IKASIKO DUDAN:
sqrt() funtzio estandarra eta sqr() funtzio estandarra ikasiko ditut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula. Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?

Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?

Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean

Datuak:

  • rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
  • R konstantea, lurraren erradioa 6370 Km 

Ezezaguna:

  • rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan 

Kopuru baten erro karratua kalkulatzeko sqrt() funtzio estandarra erabili behar da, adibidez honela (non rDatua) aldagaiak blio ezagun bat duen:

  • rErroKarratua := sqrt(rDatua);  

Hona hemen programa honen kodea:
{
   Demagun itsasoaren ondoan gaudela eta urrunera, zeruertzera, begiratzen dugula.
   Zenbat kilometrotara batzen dira zerua eta itsasoa?
   Beste modu batez galdetuta: Zenbat kilometrotara dago ostertza edo zeruertza?

   Datuak:
        rAltuera aldagaia, metrotan emandako altuera
        R konstantea, Lurraren erradioa 6370 Km
   Ezezaguna:
        rDistantzia aldagaia, lortu nahi den distantzia kilometroetan   
}

PROGRAM ZeruertzaKilometroetan ;

CONST
   R = 6370 ;   { Lurraren erradioa Kilometroetan }
VAR
   rAltuera, rDistantzia : Real ;

BEGIN
   WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
   WriteLn ;

   Write('Eman behatokiaren altuera metroetan: ') ;
   ReadLn(rAltuera) ;
   
   rDistantzia := sqrt(sqr(rAltuera) + 2*rAltuera*(R*1000)) ;   
	
   WriteLn ;	
   WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', rDistantzia:0:2, ' m') ;
   WriteLn('Zeruertzaren distantzia = ', (rDistantzia/1000):0:3, ' Km') ;
  
   WriteLn ;
   WriteLn('//////////////////////////////////////') ;
   ReadLn ;
END.
 

1. astea | erakarpen grabitatorioa

ZER DAKIDAN:
Kaixo mundua! programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten. Badakit ere konstanteak definitzen.



ZER IKASIKO DUDAN:
Readln prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. Konstante erreal bat notazio zientifikoan nola deklaratzen den ikasiko dut.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

r distantzian daudenean, m1 eta m2 masak jasaten duten erakarpen grabitatorioaren balioa idatz ezazu. Programak aurreko hiru datuak eskatuko dizkio (m1 eta m2 kilogramoetan eta r metroetan) erabiltzaileari eta F indarraren balioa pantailaratuko du.


Non G ikurrak Grabitazio Unibertsalaren Konstantea adierazten duen, eta bere balioa hau den:

G=6.674×10−11  (N⋅m2⋅kg−2)

 

1. astea | datu konstanteak formatuarekin pantailan idatzi

ZER DAKIDAN:
Kaixo mundua! programa egin ondoren, badakit testu bat pantailan idazten.



ZER IKASIKO DUDAN:
Testu bat eta bi zenbaki (bat osoa eta bestea erreala) pantailaratzen ikasiko dut. Bide batez konstanteak nola definitzen diren ikasiko dut. Datuak pantailan idaztean, balio bakoitzari berari dagokion formatua eman behar zaiola ikasiko dut; honelaxe adibidez:  Write('iZbk|',iZbk:4) non iZbk zenbaki osoa den.




ESKATZEN DEN PROGRAMA

Kaixo mundua programatik abiatuta, ondoko informazioa modu kontrolatuan pantailaratu:







 

1. astea | kaixo mundua!