FreePascal+Geany

GLOSARIOA
  • Konpiladore: Programa informatiko bat da, bere zeregina da iturri-kodetik abiatuta programa exekutagarria lortzea
  • fpc: Free Pascal Compiler akronimoz ezagutzen da kode irekiko Pascal konpiladorea
  • Sistema eragile: SE laburtuta eta OS Operating System ingelesez, konputagailu baten software nagusia da. Software honek konputagailuko hardware baliabideak kudeatzen ditu eta beste software aplikazioei oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dizkie
  • Windows: Microsoft Windows —eskuarki Windows izen soilarekin deitua— sistema eragile komertzial bat da, ordenagailu pertsonal, zerbitzari, sistema txertatu eta antzinean telefono adimenduenetakoa, Microsoft enpresak komertzializatua
  • Mac OS (edo macOS): Macintosh Operating System, Macintosh ordenagailuetako sistema eragileei Apple Inc. enpresak eman zien izena da. Sistema hau izan zen interfaze grafikoa eta sagua erabili zuen lehenengo sistema eragile komertzial arrakastatsua
  • Android: gailu mugikorrentzako sistema eragilea da, Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatu zuen, eta gaur egun Open Handset Allianceek garatzen du
  • IDE: Garapen-ingurune integratua edo garapen-ingurune interaktiboa, ingelesez integrated development environment (IDE), garatzaile edo programatzailearentzat software-garapena errazteko zerbitzu integralak eskaintzen dituen aplikazio informatiko bat da
  • Dev-pas: IDE bat da, garapen-ingurune integratu bat da
  • Geany: IDE bat da, garapen-ingurune integratu bat da




WINDOWS

Hauek dira Geany ingurunea instalatzeko eman behar diren hiru urratsak:

  1. fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea instalatu
  2. Geany ingurunea instalatu 
  3. Txantiloi egokiak Geany ingurunean kopiatu

Informazio gehiago hemen: Windows sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz




MAC

Hauek dira Geany ingurunea instalatzeko eman behar diren hiru urratsak:

  1. xcode aplikazioa instalatu, baldin eta instalaturik ez badago
  2. fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea instalatu
  3. Geany ingurunea instalatu 

Informazio gehiago hemen: Mac sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Txantiloi egokiak Geany ingurunean kargatzeko beste hiru urrats eman beharko dira:

  1. Karpeta eta fitxategi ezkutuak agerian jarri, besteak beste geany>templates>files karpeta
  2. Txantiloia den .pas fitxategia files karpetan kopiatu
  3. Agerian dauden karpeta eta fitxategi ezkutuak berriro ezkutatu

Informazio gehiago hemen: Mac sistemak: Pascal txantiloiak Geany ingurunean


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.