proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
proiektua etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko apirilaren 5(a), ostirala

Proiektua ebaluatzen

Ikasturtearen hasierako ebaluazioaren banaketa eta egin beharrekoak:



Proiektuaren kalifikazioa

Proiektuaren programa gehi proiektuari lotutako hirugarren kontrolak honako hau balio dute: 0,5 + 1,0 = 1,5 puntu.


Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)


Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa).

Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina.


    %33a


    0,5 puntu

    Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

    15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
    • azp1, 2024-05-07an
    • azp2, 2024-05-08an
    • azp3, 2024-05-06an



       
       
      %66a










      1,0 puntu






      Irakasgaiaren ebaluazioa artikulutik hartutako taula
       

      Proiektuaren taldekideak

      Esan bezala, proiektuak taldeka burutuko dira eta taldeen antolaketa ikasleen esku geratuko da. Taldeak hirukoteka osatuko dira beheko taulan ikasle bakoitzaren izena idatziz:

      Taularen ikuspegi osoa nahiago baduzu esteka honen gainean klikatuz taulara joan zaitezke

      Zure izena taulan idazteko urratsak:
      1. AZP2 taulara joan
      2. Zure gmail kontua erabiliz identifikatu
      3. Taula ireki (hurrengo irudia ikusi)
      4. Taula editatu zure izena idatziz

      Hau egiteko egun tartea: apirilaren 8tik apirilaren 12ra.
       

      2024(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

      Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea


      Baliabideak

      Proiektuarekin lotutako hasierako informazioa hau da:



      Bidea

      Udaberriko oporralditik itzultzean, apirilaren 10eko laborategi egunean, irakasleak proiektuaren enuntziatua azaldu zuen eta erabiliko diren unitateei dagozkien interfazeen deskribapenak egin zituen (unitateak lau hauek dira: maia_uzta, bilduma21, bilduma30 eta bilduma39).

      Ondoren, bide hau irekitzat ematen da:


      Bideak hiru munarri ditu:
      1. Proiektuaren baliabideak unitate batean garaturik daude, apirilaren 10ean unitatearen funtzionamendua laborategian ikusi da. Zuen lana: etxeko ordenadorean unitate baten funtzionamendua frogatzea, bi adibide: itsas-bataila (i) eta itsas-bataila (ii)
      2. Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena, gehien jota apirilaren 18rako (ostegunerako) bete behar duzue Proiektua: hobekuntzak aitortu (2024) izeneko zereginari erantzunez
      3. Proiektua garatu, gehien jota maiatzaren 1erako (astelehenerako) bukatu beharko duzue eta bere entrega Proiektua amaiturik (2024) izeneko zereginaren bitartez egingo duzue
      Goiko irudia begiratu, ikusten duzue bidea bukatzen den tontorraren ostean beste tontor bat agertzen dela? Ba bai, halaxe da, oraindik zerbait gehiago falta da, hau:
      Hirugarren munarrian entregatu duzuen lanaren gaineko azterketa bat pasatu beharko duzue 15. asteko praktika egunean (maiatzaren 8an). Lantaldearen kide bakoitzak froga bera egin beharko du bakarka, ordenagailuaren aurrean garatutako proiektuaren gaineko ariketa bat izango da.


      Entregak

      Goiko irudian proiektuaren urratsak erakusten badira, hurrengo irudi honetan urrats bakoitzean zer entregatuko duzuen erakusten da:

      1. Proiektuari laguntzen dion unitate sorta: zuen etxeko ordenagailuan frogatu. Entregarik ez dago, baina arazorik baduzue tutoretza bat eska ezazue
      2. Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena: txosten idatzi bat
      3. Proiektua garatu: txosten bat idatzi bat eta programa bat (programa iruzkindu)
      4. Proiektuaren gaineko bakarkako froga: programa bat



      Kalifikazioa

      Guzti honetatik 1,0 + 0,5 = 1,5 puntu ateratzen dira:


      Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)


      Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

      15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
      • azp2, 2024-05-07an
      • azp2, 2024-05-08an
      • azp3, 2024-05-06an



         
         
        %66a










        1,0 puntu






        Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa).

        Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina.


          %33a


          0,5 puntu
          Irakasgaiaren ebaluazioa artikulutik hartutako taula
           

          Proiektua zergatik eta zertarako

          Ikasketa prozesuan ikasleak ariketa laburrak egin beharko ditu kontzeptu zehatz bat edo beste ikaste aldera. Baina, azken azterketa, bilduma bat delako, ariketa handia izango da. Horregatik, komenigarria da azken azterketaren neurriko proiektu bat urratsez urrats ikasturtearen zehar garatzea.

          Proiektua mintegiko (12+24 orduak) eskolekin lotuta dago, batez ere gelaz kanpoko 24 orduekin lotuta dago.

          Proiektua bideratzeko Informatika ☆ 2023-24  |  proiektua izeneko bloga erabiliko dugu, non 2022-23 ikasturteko azterketa pare baten gaineko ariketak erakusten diren. Kromo-biltegi kasu bat aitzakiz hartuz, datuen multzoak prozesatzea izango da proiektuaren helburua.


          Proiektuaren garapenaren urrats bakoitzean, ikasleak argi beharko du izan zer da dagoeneko dakiena eta zer ikasiko duen urrats horretan. Urrats bakoitzaren hasieran, adibidez, honelako informazioa jasoko du ikasleak:

          ZER DAKIDAN:
          Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten.



          ZER IKASIKO DUDAN:
          ReadLn prozedurari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat  gordetzen ikasiko dut.

          Azkeneko laborategi egunean, maiatzaren 8an, proiektua gaitzat harturik ikasleak azterketa bat pasatu beharko du.