2023(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Mac sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Jakina denez, Dev-Pascal konpiladoreak balio du Windows sistemara eragileko ordenadoretarako. Mac ordenadoreen sistema eragilea macOS da eta, ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, Mac ordenadoreen erabiltzaileei Geany ingurunea gomendatzen zaie.

Instalazioak hiru urrats ditu:
  1. xcode instalatu baldin eta instalaturik ez badago
  2. fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu
  3. Geany ingurunea instalatu

1.

Lehenengo xcode instalatu behar da fpc konpiladorea eta macOS sistema eragilea konpatibleak izan daitezan. Horretarako Terminal delako aplikazioa erabili behar da, irudi honetan adierazten da Terminal delako aplikazioa non dagoen:


Komandoen terminala ireki (Aplicaciones > Utilidades > Terminal) eta honako bi urrats hauek jorratu behar dira:
1-A
xcode-select --install komandoa exekutatu  
1-B



“Install” aukeratu eta instalazioa amaitzean terminala itxi. Bestela, “Install” aukerarik ez bada agertzen eta bere ordez errore-mezua azaltzen bada, xcode aplikazioa lehendik instalaturik dagoelako da, terminala itxi  



2.

Behin xcode instalatuta dagoela, fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu ahalko da. Horretarako dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:

fpc instalatuta dagoenez gure ordenagailua gai da Pascal konpilatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez.

Demagun BatuBi.pas programa daukagula Desktop/Adibideak karpetan. Komandoen terminala ireki eta urrats hauek eman beharko genituzke BatuBi.pas programa konpilatzeko:

  • ls komandoa, gauden karpetan dagoena erakusteko
  • cd Desktop komandoa, Desktop karpetara joateko
  • cd Adibideak komandoa, Adibideak karpetara joateko
  • ls komandoa, BatuBi.pas iturburu-fitxategia Adibideak karpetan dagoela frogatzeko
  • fpc BatuBi.pas komandoa, BatuBi.pas programa konpilatzeko
  • ls komandoa, BatuBi fitxategi exekutagarria Adibideak karpetan sortu dela frogatzeko

BatuBi.pas fitxategiaren konpilaziorako aipatu diren urratsak irudi honetan erakusten dira:

ls karpeta bateko edukia erakusteko, cd karpetaz aldatzeko eta fcp programa bat konpilatzeko

Ikusi den bezala, BatuBi.pas iturburu-programa konpilatzetik BatuBi programa exekutagarria lortzen da. BatuBi programa exekutagarriaren exekuzioa burutzeko agindua honako hau da:

ls karpeta bateko edukia erakusteko eta ./BatuBi programa exekutatzeko

3.

Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu, baina mota horretako beste edozein ingurune erabil daiteke ere (adibidez Lightweight edo Gladiator). Hona hemen Geany ingurunea deskargatzeko webgunea:

Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren laneko hizkuntza euskera izango da:

Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren, gure behar izanetara egokituko dugu. Adibidez txantiloi aproposak Geany ingurunean kopiatuz.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.