2023(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

Nola EZ egin programazio-praktikak (kontra-aholkuak)







Ikasleek sarritan entzungor egiten diete ordenagailu-programazioari buruz ematen zaizkien aholkuei. Zer egin daiteke horri buruz? Hona hemen Agustín Cernuda del Río irakasleak esploratutako bidea.

Argi dago nola edo hala ikaslearen atentzioa irabazi behar dela, ikasleak ikus dezan berak dituen portaerak eta jarrerak barregarriak izan daitezkeela. Aholku positiboek funtzionatzen ez dutelako, kontrako ikuspegia hartu du Agustín Cernuda del Río irakasleak, hots, ironiaz beteriko okerreko aholkuak ematea.

Banksy grafiti artistaren lan hau kontraesanaren adibidea da,
Agustín Cernuda irakaslearen aholkuak ere kontraesankorrak dira

Jarraian eskaintzen da Agustín Cernuda del Río irakaslearen artikulu osoa, eta hauek lirateke zatirik garrantzitsuenen izenburuak:

2  Programazioari buruzkoa
2.1   Errore-mezuei ez ikusiarena egin
2.2   Ez hartu kontuan "warnings" edo "hints" oharrak
2.3   Idatzi kodea zuzenean pentsatu gabe
2.4   Kodeak konpilatzen ez badu, lasai, kasurik ez eta idazten jarraitu
2.5   Kodeak beti gertatzen ez den errore bat badu, ez ikusiarena egin eta jarraitu idazten
2.6   Kodeak beti gertatzen den errore bat badu, instrukzioak ausaz aldatu errorea desagertu arte
2.7   Konpilatu/exekutatu/probatu gabeko kode-zati izugarri handiak eraiki
2.8   Ez idatzi iruzkinik, nahitaezkoak izan ezik
2.9   Ez hartu kontuan enuntziatuek diotena
2.10 Ez hartu kontuan programazio- eta aurkezpen-arauak

3  Irakaslearekiko harremana
3.1   Ez eskatu laguntzarik
3.2   Duzun programazio-arazoa ez deskribatu xehetasunez
3.3   Eraman beti okerreko iturburu-kodeak
3.4   Duzun programazio-arazoa ez isolatu
3.5   Posta elektronikoa trebetasunez erabili
3.6   Den-dena idatzi l-b-d-r (laburdurekin) edo/eta letra årrΔrØekÿn
3.7   Ortografia-hutsegiteak nahita egin
3.8   Ez zaitez identifikatu

Agustín Cernuda del Río irakaslearen artikulu osoa:



 

Saio bakoitzeko bidalketa bat

Ez dirudi horrelakorik gertatuko denik; baina osasun-larrialdiagatik etxeratzeko agindurik jasoko bagenu, ona litzateke guztiontzat laborategian egindakoren lana gordeta edukitzea. Horregatik, jarraian deskribatzen den ohitura hau hartuko du ikasleak.

Laborategiko lan-saioaren bukaera aldera, ikasle bakoitzak, bakarka, bere programak bidaliko ditu eGela plataformaren bitartez. Norberaren lan partikularrak ikasleak nola entregatuko dituen ondoko irudietan azaltzen da:

Saio bakoitzean irudiko zeregin bat agertuko da laborategian egidakoa bidaltzeko

Bidalketaren aukera klaseko orduarekin batera bukatuko da

Kritikoa ez den arren, fitxategiak izendatzerakoan logika bati lotzea komeniagarria izan daiteke

Lan-saio bakoitzeko bidalketak ikasleak burutu duen jardueraren egiaztagiriak direnez, behar izanez gero (adibidez, konfinamendu zorrotz bat gertatuko balitz) bildalketa horiek ikaslearen kalifikaziorako erabili ahal izango dira. Bestela, eskola presentzialen egoera normal batean, irakasgaiaren ebaluazioa egiteko ikaskuntza-gidan jasota dagoena aplikatuko da (ikus, Irakasgaiaren ebaluazioa artikulua).

 

Zereginak nola entregatu eGela bitartez

Etxerako lan bat bidaltzen denean, horren berri eGela plataforman jasoko du ikasleak.

eGela plataformaren bitartez programa bat bidaliko denean Zeregina delako kontzeptuaren bitartez egingo da, horrek ahalbidetzen dio ikasleari erantzutea enuntziatuari eGela barrutik. Ikusi ondoko irudia:


 

Editatu > Konpilatu > Exekutatu

Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bat erakusten da:

programa idazteko editorea abian jarri eta .pas luzapena duen fitxategia lortu

 programa konpilatu eta .exe luzapena duen fitxategia lortu

 .exe luzapena duen fitxategia exekutatu



Adibidez: sinuaren kurba marraztu
Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten ariketaren enuntziatua ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:


 

Datuak garbitu Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, komeni zaizu ezabatzea arakatzailean (nabigatzailean) geratu diren zure datu pribatuak. Horretarako, eta Firefox erabiltzen ari bazara, tekla konbinazio hau sakatu:


Honako hau agertuko zaizu:

Ikusi bestelako tekla konbinazioak https://support.mozilla.org/en-US/kb/keyboard-shortcuts-perform-firefox-tasks-quickly Firefox arakatzailearekin lan egiteko lagungarriak izan daitezkeenak.

 

Leiho pribatua Firefox arakatzailean

Zure konputagailua ez den batean lanean ari bazara, adibidez laborategian, modu pribatuan nabigatzea komeniko zaizu gehienetan. Jakin ezazu nabigatze pribatua ahalmena eskaintzen digula Firefox arakatzaileak. Horretarako, joan Firefox nabigatzailearen menura eta bertan Leiho pribatua izeneko ikonoak sakatu:

 

Mac sistemak: Pascal txantiloiak Geany ingurunean

Programa guztietan zenbait elementu beti errepikatzen direlako, programa berri bat idatzi nahi denean komeni izaten da programaren hasiera aldez aurretik kodetuta edukitzea. Geany ingurunea zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada ondoko lau txantiloi hauek egon daitezke:

Lau txantiloi horiek .pas fitxategiak dira eta geany > templates > files kapetan daude. Baina files karpeta hori ezkutaturik dagoelako, bide hau jorratu beharko dugu bertan txantiloi berri bat kopiatu ahal izateko:

  1. Karpeta eta fitxategi ezkutuak agerian jarri, besteak beste geany>templates>files karpeta
  2. Txantiloi berriari dagokion txantiloia.pas fitxategia files karpetan kopiatu
  3. Agerian dauden karpeta eta fitxategi ezkutuak berriro ezkutatu

1.

Erabiltzailearen karpetan kokatu, adibide honetan jesusromouriarte karpetan kokatu, eta ondoko hau agertuko zaigu non .config karpeta ezkutua ez den ikusten:

Terminal delakoa ireki eta bi komando hauek exekutatu:

    defaults write com.apple.Finder AppleShowAllFiles TRUE
    KillAll Finder
    KillAll Finder
Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean

Ondorioz, karpeta ezkutuak eta fitxategi ezkutuak agerian geratuko dira, irudi honetan erakusten diren bezala:



2.

.config karpeta agerian delarik, nabigatu .config > geany > templates > files karpetaraino eta bertan kopiatu gure txantiloi berriaren fitxategia, adibidez txantiloia.pas fitxategia:



3.

Terminal delakora itzuli eta, lehen bezala, bi komando hauek exekutatu baina oraingoan FALSE zehaztu beharko da:
    defaults write com.apple.Finder AppleShowAllFiles FALSE
    KillAll Finder
    KillAll Finder
Irudia handiago ikusteko klik egin bere gainean

Ondorioz, karpeta ezkutuak eta fitxategi ezkutuak ez dira ikusgai izango.

Geany ingurunea berriro zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada, orain ondoko bost txantiloi hauek eskuragarri izango dira:



Mac sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Jakina denez, Dev-Pascal konpiladoreak balio du Windows sistemara eragileko ordenadoretarako. Mac ordenadoreen sistema eragilea macOS da eta, ezin daiteke Dev-Pascal konpiladorea erabili. Horregatik, Mac ordenadoreen erabiltzaileei Geany ingurunea gomendatzen zaie.

Instalazioak hiru urrats ditu:
  1. xcode instalatu baldin eta instalaturik ez badago
  2. fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu
  3. Geany ingurunea instalatu

1.

Lehenengo xcode instalatu behar da fpc konpiladorea eta macOS sistema eragilea konpatibleak izan daitezan. Horretarako Terminal delako aplikazioa erabili behar da, irudi honetan adierazten da Terminal delako aplikazioa non dagoen:


Komandoen terminala ireki (Aplicaciones > Utilidades > Terminal) eta honako bi urrats hauek jorratu behar dira:
1-A
xcode-select --install komandoa exekutatu  
1-B



“Install” aukeratu eta instalazioa amaitzean terminala itxi. Bestela, “Install” aukerarik ez bada agertzen eta bere ordez errore-mezua azaltzen bada, xcode aplikazioa lehendik instalaturik dagoelako da, terminala itxi  



2.

Behin xcode instalatuta dagoela, fpc (free pascal compiler) konpiladorea instalatu ahalko da. Horretarako dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:

fpc instalatuta dagoenez gure ordenagailua gai da Pascal konpilatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez.

Demagun BatuBi.pas programa daukagula Desktop/Adibideak karpetan. Komandoen terminala ireki eta urrats hauek eman beharko genituzke BatuBi.pas programa konpilatzeko:

  • ls komandoa, gauden karpetan dagoena erakusteko
  • cd Desktop komandoa, Desktop karpetara joateko
  • cd Adibideak komandoa, Adibideak karpetara joateko
  • ls komandoa, BatuBi.pas iturburu-fitxategia Adibideak karpetan dagoela frogatzeko
  • fpc BatuBi.pas komandoa, BatuBi.pas programa konpilatzeko
  • ls komandoa, BatuBi fitxategi exekutagarria Adibideak karpetan sortu dela frogatzeko

BatuBi.pas fitxategiaren konpilaziorako aipatu diren urratsak irudi honetan erakusten dira:

ls karpeta bateko edukia erakusteko, cd karpetaz aldatzeko eta fcp programa bat konpilatzeko

Ikusi den bezala, BatuBi.pas iturburu-programa konpilatzetik BatuBi programa exekutagarria lortzen da. BatuBi programa exekutagarriaren exekuzioa burutzeko agindua honako hau da:

ls karpeta bateko edukia erakusteko eta ./BatuBi programa exekutatzeko

3.

Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu, baina mota horretako beste edozein ingurune erabil daiteke ere (adibidez Lightweight edo Gladiator). Hona hemen Geany ingurunea deskargatzeko webgunea:

Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren laneko hizkuntza euskera izango da:

Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren, gure behar izanetara egokituko dugu. Adibidez txantiloi aproposak Geany ingurunean kopiatuz.


Windows sistemak: Pascal konpilatzen Geany ingurunea erabiliz

Jakina denez, gure konpiladorea freepascal da eta leihoekin lan egiteko Dev-Pascal ingurunea erabil daiteke. Baina freepascal konpiladorearekin lan egiteko bestelako ingureneak erabil daitezke ere. Hona hemen Geany ingurunea instalatzeko eman behar diren hiru urratsak:
  1. fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea instalatu
  2. Geany ingurunea instalatu 
  3. Txantiloi egokiak Geany ingurunean kopiatu

1.

Jarraian ematen den estekari esker zure konputagailuari dagokion fpc (Free Pascal Compiler) konpiladorea eskuratu ahalko duzu (adibidez, fpc-3.2.2.i386-win32.exe fitxategia). Zure konputagailuari dagokion fitxategia deskargatu eta instalatzeari ekin:

fpc instalatuta dago, beraz gure ordenagailua gai da pascal programak konpilatzeko eta exekutatzeko, baina komandoen terminala erabili beharko dugu derrigorrez. Demagun C:\Adibideak izeneko karpetan BatuBi.pas programa daukagula eta azken hau konpilatu ondoren BatuBi.exe programa lortu nahi dugula. Honelaxe egin beharko genuke:

cd xxx karpetaz aldatzeko, dir karpeta bateko edukia erakusteko, fcp BatuBi.pas programa bat konpilatzeko eta BatuBi.exe (edo BatuBi) programa exekutatzeko

2.

Komandoen terminala baztertu nahi badugu, IDE (ingurune grafiko) bat behar dugu eta horrela programak editatu, konpilatu eta exekutatu ahalko ditugu. Geany erabiliko dugu eta hona hemen Geany ingurune grafikoa deskargatzeko webgunea:

Geany ingurunea deskargatzeko erabili duzun nabegatzailea euskeraz konfiguraturik baldin badaukazu, Geany ingurune grafikoa instalatu ondoren euskera izango da laneko hizkuntza:


3.

Programa guztietan zenbait elementu beti errepikatzen direlako, programa berri bat idatzi nahi denean komeni izaten da programaren hasiera aldez aurretik kodetuta edukitzea. Geany ingurunea zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada ondoko txantiloi lau hauek egon daitezke:


Lau txantiloi horiek .pas fitxategiak dira eta karpeta honetan daude:
Geany > data > templates > files

Demagun txantiloi jakin bat nahi dugula Geany ingurunean kargatu, adibidez txantiloia.pas txantiloia:

{
   Pascal iturburu-programa    
}

program Izengabea;
uses
   crt;

{------------------------programa nagusia------------------------}
var
   iZbk: integer;
begin
   writeln('////////////////////////////////////////////////////');
   writeln;

   write('Zenbaki oso bat eman: ');
   readln(iZbk);

   writeln('Datua = ', iZbk);

   writeln;
   writeln('////////////////////////////////////////////////////');
   readln;
end.
Guk nahi dugun txantiloia Geany ingurunean kargatzeko, txantiloi berriari dagokion txantiloia.pas fitxategia karpeta honetan kopiatuko dugu:
Geany > data > templates > files


Geany ingurunea berriro zabaldu ondoren, programa berria ireki nahi bada, orain ondoko bost txantiloi hauek ikusiko dira:



Windows sistemak: Dev-Pascal konpiladorearen ingurunea

Dev-Pascal delako aplikazioa programazio-ingurune grafiko bat da eta Free Pascal konpiladorea darabil. Dev-Pascal ingurune grafikoa Windows sistemetan erabil daiteke eta berari dagokion devpas192.exe programa eskuratzeko, ondoko hiru esteka hauetatik edozein jarrai daiteke:

  • eGela, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko kokagune bat
  • ehubox, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko beste kokagune bat
  • googledrive, Dev-Pascal programazio-ingurunea eskuratzeko beste kokagune bat

Goiko hiru esteka horiek eGela gela birtualeko BALIABIDEAK atalean bildu direnekin bat datoz:





Dev-Pascal ingurune grafikoa instalatu ondoren eta new source file bitartez programa berri irekitzean, inguruneak ondoko kode hau eskainiko digu:

UNIT NireUnitatea;
INTERFACE

IMPLEMENTATION
BEGIN

END. { UNITATEAREN BUKAERA }
Aurreko kode horrek balio du unitate bat programatzeko, baina guk ez ditugu unitateak garatuko programak baizik. Horregatik, kode hori aldatzea komeni zaigu. Hau da, konpiladorearen ingurunea gure behar izanetara egokitzea komeni zaigu.

Konpiladorearen ingurunea zure beharretara antola dezakezu. Hona hemen zure etxeko ordenagailuan zer idatz dezakezun eta non idatzi behar duzun:

options > environment options > misc.

{-----------------------------------------------------------
   Ikaslea:
   Taldea: 31
   Azpitaldea: S2-GO2
   Ariketa (fitxategiaren izena: XXXXX.PAS):
   Deskribapen laburra:
   Saioaren data:
-----------------------------------------------------------}
PROGRAM ProgramarenIzena;

{-----------------------------------------------------------
   Aurrerago ikasiko ditugun azpiprogramak hemen idatzi
   behar dira, adibidez honelako zerbait:
   
   FUNCTION TangenteaKalkulatu(rAngelu: Real): Real;
   BEGIN

   END;
-----------------------------------------------------------}

BEGIN  

   WriteLn;
   WriteLn('=======================');
   WriteLn('RETURN sakatu amaitzeko');
   WriteLn('=======================');
   ReadLn;
END. { PROGRAMAREN BUKAERA }
 

Ordutegia

Ikasturteko egutegi akademikoa hau izanik, hona hemen gure ordutegia:

32. TALDEA
(2. azpitaldea)
Tutoretzak Laborategia
(2. azpitaldea)
Mintegia
(2. azpitaldea)
Ordutegia
astelehena  asteartea    asteazkena
  10:00-12:00        10:00-13:00           11:00-12:00
asteazkena
12:00-14:00
asteazkena
12:00-14:00
Tokia
nire bulegoa P3B57
P0B18I
P0B18I
Asteak
Eskolen arabera
1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15
1, 2, 3, 5, 7, 9, 11, 12, 13
4, 6, 8, 10, 14, 15

15 aste
9 aste
6 aste

Urruneko tutoretzak hemen: https://onx.la/95973


Laborategiaren eta mintegiaren ebaluaketarako hiru kontrol egingo dira (bat proiektuari lotutakoa). Hiru kontrolak konputagailuaren aurrean burutuko dira, hona hemen kontrolen datak:
  1. Lehen kontrola 5. astean (2024/02/21) izango da.
  2. Bigarren kontrola 11. astean (2024/04/10) izango da.
  3. Hirugarren kontrola 15. astean (2024/05/08) bakarkako ariketa proiektuari buruz.
 

Egutegia



 

Ikasle-zerrenda


   24 ikasle guztira
   -----------------
 1 Aguirre Perez de Albeniz, Iker
 2 Alberdi Igartua, Unai
 3 Alberdi Muguruza, Maialen
 4 Apraiz Agirre, Peru
 5 Auzokoa Pagazaurtundua, Paul
 6 Bayón Calvo, Garikoitz
 7 Benegas Arpide, Iker
 8 de Miguel Murillo, Celia
 9 Egia Llarena, Maialen
10 Fernández López, Adrián Ginés
11 Fernandez Martinez, Maider Elisabet
12 Garai Fernandez, Leire
13 Gutierrez Barrencua, Oier
14 Gutierrez Galdona, Martin
15 Meabe Echeita, Paule
16 Moreno Aurtenetxea, Ander
17 Ortuzar Lamelas, Irune
18 Otaegui Mendizabal, Olatz
19 Ruiz de Argandoña Echeverria, Maialen
20 Salvador Noblejas, Lander
21 San Andres Ibarzabal, Oier
22 Sanjuan Malaxechevarria, Beñat
23 Torre Gayo, Asier
24 Zalduegi Orue, Oier