2024(e)ko apirilaren 4(a), osteguna

Proiektua: jorratu beharreko ibilbidea


Baliabideak

Proiektuarekin lotutako hasierako informazioa hau da:



Bidea

Udaberriko oporralditik itzultzean, apirilaren 10eko laborategi egunean, irakasleak proiektuaren enuntziatua azaldu zuen eta erabiliko diren unitateei dagozkien interfazeen deskribapenak egin zituen (unitateak lau hauek dira: maia_uzta, bilduma21, bilduma30 eta bilduma39).

Ondoren, bide hau irekitzat ematen da:


Bideak hiru munarri ditu:
  1. Proiektuaren baliabideak unitate batean garaturik daude, apirilaren 10ean unitatearen funtzionamendua laborategian ikusi da. Zuen lana: etxeko ordenadorean unitate baten funtzionamendua frogatzea, bi adibide: itsas-bataila (i) eta itsas-bataila (ii)
  2. Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena, gehien jota apirilaren 18rako (ostegunerako) bete behar duzue Proiektua: hobekuntzak aitortu (2024) izeneko zereginari erantzunez
  3. Proiektua garatu, gehien jota maiatzaren 1erako (astelehenerako) bukatu beharko duzue eta bere entrega Proiektua amaiturik (2024) izeneko zereginaren bitartez egingo duzue
Goiko irudia begiratu, ikusten duzue bidea bukatzen den tontorraren ostean beste tontor bat agertzen dela? Ba bai, halaxe da, oraindik zerbait gehiago falta da, hau:
Hirugarren munarrian entregatu duzuen lanaren gaineko azterketa bat pasatu beharko duzue 15. asteko praktika egunean (maiatzaren 8an). Lantaldearen kide bakoitzak froga bera egin beharko du bakarka, ordenagailuaren aurrean garatutako proiektuaren gaineko ariketa bat izango da.


Entregak

Goiko irudian proiektuaren urratsak erakusten badira, hurrengo irudi honetan urrats bakoitzean zer entregatuko duzuen erakusten da:

  1. Proiektuari laguntzen dion unitate sorta: zuen etxeko ordenagailuan frogatu. Entregarik ez dago, baina arazorik baduzue tutoretza bat eska ezazue
  2. Proiektuari gehituko dizkiozuen hobekuntzen aitorpena: txosten idatzi bat
  3. Proiektua garatu: txosten bat idatzi bat eta programa bat (programa iruzkindu)
  4. Proiektuaren gaineko bakarkako froga: programa bat



Kalifikazioa

Guzti honetatik 1,0 + 0,5 = 1,5 puntu ateratzen dira:


Hirugarren kontrola, ariketa handia (proiektua)


Iazko azterketa baten inguruan jardungo dugu kurtsoaren zehar.

15. astean, azken praktika egunean, proiektuari buruzko bakarkako froga:
  • azp2, 2024-05-07an
  • azp2, 2024-05-08an
  • azp3, 2024-05-06an



     
     
    %66a










    1,0 puntu






    Proiektuaren emaitza (proiektuaren programa).

    Lantaldeko partaideek kalifikazio berdina.


      %33a


      0,5 puntu
      Irakasgaiaren ebaluazioa artikulutik hartutako taula
       

      iruzkinik ez:

      Argitaratu iruzkina

      Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.