2024(e)ko otsailaren 13(a), asteartea

4. astea | FOR-DO: Faktorialen batukariak

iZbk zenbaki oso eta positiboa teklatuaren bitartez jaso ondoren, iZbk zenbakiaren faktoriala kalkulatzen duen programa hau Faktoriala.pas aztertu.

Aurreko programa aintzat harturik eta FOR-DO agindu errepikakorra ezagutzen duzula hurrengo bi ariketak egin.



TaylorPrestatzen1.pas
Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.

Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = 0! + 2! + 4! + ... + (iZenbat-2)! + iZenbat!


Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen1.exe programa aztertu:



TaylorPrestatzen2.pas
Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza liBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.

Batukariaren batugaiak zenbait zenbakien faktorialak dira, hauek:

liBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... - (iZenbat-2)! + iZenbat!

edo

liBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... + (iZenbat-2)! - iZenbat! 


Kalkulu hori lortzen duen TaylorPrestatzen2.exe programa aztertu:

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.