6. astea (2024/01/28) laborategi/mintegian egindakoa
- Zerrenda ez dugu pasatu. Baina eGela bitartez bidalitako lanen arabera, ez etorriak 3 izan dira (zehaztapen gehiago eGela zerbitzuan)
- Azken ostiralekoa errepikatuz, AlfabetoLarriarenZatia.pas programaren bitartez, ondoko hauek erabiltzeko crt unitatearen beharraz hitz egin dugu:
- readkey funtzioa
- keypressed funtzioa
- clrscr prozedura
program AlfabetoLarriarenZatia ; uses crt ; var cLetra: char ; cLehenLetra: char ; cAzkenLetra: char ; begin clrscr ; writeln ; writeln ; repeat write('''A'' eta ''Z'' arteko lehen letra bat eman: ') ; cLehenLetra := readkey ; writeln(cLehenLetra) ; until (cLehenLetra >= 'A') and (cLehenLetra <= 'Z') ; writeln ; repeat write('''', cLehenLetra, ''' eta ''Z'' arteko azken letra bat eman: ') ; cAzkenLetra := readkey ; writeln(cAzkenLetra) ; until (cAzkenLetra >= cLehenLetra) and (cAzkenLetra <= 'Z') ; writeln ; writeln(' Karakterea Kodea') ; writeln(' ---------- -----') ; for cLetra:=cLehenLetra to cAzkenLetra do begin writeln(cLetra:15, ' -----> ', ord(cLetra)) ; end ; writeln(' ---------- -----') ; writeln(' Karakterea Kodea') ; writeln ; repeat until keypressed ; { writeln ; write('RETURN sakatu aurrera egiteko ') ; readln ; } { writeln ; repeat writeln('keypressed = ', keypressed) ; until keypressed ; } end.
Nahiz eta eskatzen diren programak horiek ez izan, 5. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa blog-artikulura joan eta bertan ematen diren hiru kodeak hartu. Algoritmoak ulertu, programak exekutatu eta emaitzak aztertu
5. astea | zenbaki edo letra sorta baten maximoa blog-artikuluko programetan oinarriturik, etxerako eskatzen diren programak:
- ZenbakiSortaBatenMinimoa_1.pas minimoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, emaitza izango den iMinimoa hasieratu eta FOR batean iZenbat iterazio egin balio minimoa lortzeko
- ZenbakiSortaBatenMinimoa_2.pas minimoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, FOR-etik kanpo emaitza izango den iMinimoa kalkulatu eta FOR batean iZenbat-1 iterazio egin balio minimoa lortzeko
- LetraSortaBatenMaximoa.pas maximoa kalkulatzeko iZenbat irakurri, emaitza izango den iMaximoa hasieratu eta FOR batean iZenbat iterazio egin balio maximoa lortzeko
- 6. astea | letrarik hurbilena ariketa planteatu eta egin dugu
- 6. astea | Fibonacci zenbakiak ariketa planteatu eta egin dugu. Hiru bertsio:
- Fibonacciren hainbat zenbaki pantailan idatzi: iZenbat datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak FOR agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan FOR aginduaren iterazio bakoitzean
- Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen hiru zenbakiak WHILE agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan WHILE aginduaren iterazio bakoitzean
- Muga bat emanik Fibonacciren zenbakiak pantailan idatzi: iMuga datua teklatuaren bitartez irakurri, Fibonacciren lehen bi zenbakiak REPEAT agindua baino lehen pantailaratu eta hurrengo zenbakiak banan-banan REPEAT aginduaren iterazio bakoitzean (hau egin gabe geratu da, baina WHILE kasua bezalakoa da)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.