10. astea (2024/03/27) etxean egitekoa
- AUTOEBALUAZIO ariketa: 9. astea | izenak eta kalifikazioak izeneko programa kodetu. Horretarako, arrayekin lan egiteko baliabideak birpasatu.
-
ARRAYEKIN LAN EGITEKO BALIABIDEAK:
- 01 Prozesaketa (osorik prozesaketu), arrayaren elementu guztiei prozesu jakin bat aplikatu (ikus 01_Prozesaketa.pas programa). Klasean adibide bat egin dugu: array bat datuz bete eta array horren edukia erakutsi
- 02 Bilaketa, arrayaren elementu guztien artean elementu jakin baten posizioa zehaztu (ikus 02a_BilaketaLineala.pas programa eta 02b_BilaketaLineala.pas programa)
- 03 Minimoa, arrayaren baliorik txikienaren posizioa zehaztu (ikus 03_Minimoa.pas programa)
- 04 Maximoa, arrayaren baliorik handienaren posizioa zehaztu (ikus 04_Maximoa.pas programa)
- 05 Txertaketa, arrayaren iNon posizio ezagun batean elementu berri bat txertatu (ikus 05_Txertaketa.pas programa)
- 06 Ezabaketa, arrayaren iNon posizio ezagun batean dagoen elementua ezabatu (ikus 06_Ezabaketa.pas programa)
- 07 Hainbat txertaketa, arrayaren baldintza bat betetzen dituzten elementuak ezabatu. Bi algoritmo hauek ikusi, 07a gomendatzen da 07b zailagoa delako:
- 07a_HainbatTxertaketa.pas (array laguntzaile baten bitartez)
- 07b_HainbatTxertaketa.pas (elementuak banan-banan ezabatu) [hau ez ikasi]
- 08 Hainbat ezabaketa, arrayaren baldintza bat betetzen dituzten elementuak ezabatu. Bi algoritmo hauek ikusi, 08a gomendatzen da 08b zailagoa delako:
- 08a_HainbatEzabaketa.pas (array laguntzaile baten bitartez)
- 08b_HainbatEzabaketa.pas (elementuak banan-banan ezabatu) [hau ez ikasi]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.