2024(e)ko martxoaren 3(a), igandea

7. ASTEA | etxerako lana

 7. astea (2024/03/06) etxean egitekoa

Teoriako ikasgelan 6. astea | zenbaki bat asmatzen ariketa eta den 6. astea | letra bat asmatzen ariketaren azaldu genituen astelehenean:
Etxean birpasatu laborategian ikusi dugun 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) ariketa. Horretarako, bi programa hauek argi eduki:

Taylor bitartez angelu txiki baten (1. koadrantekoa) kosinua kalkulatzen duen programa egina dagoenez, zuen lana litzateke 7. astea | Taylor azpiprogramaz (edozein angelurako) artikuluan eskatzen den ariketa programatzea.

Etxean birpasatu laborategian ikusi ditugun Azpiprogramak: Divide et Impera artikuluaren honako hauek:

  •   1. Uneko parametroak eta parametro formalak
  •   2. Sarrerako parametroak
  •   3. Uneko parametro eta parametro formalen arteko bateragarritasuna
  •   4. Irteerako parametroak
  •   5. Aldagai orokorrak
  •   6. Bertako aldagaiak
  •   7. Funtzioak
  •   8. Faktoriala kalkulatzen duen funtzio iteratiboa egin dugu (eta berredura kalkulatzen duena ere)
  •   9. Errekurtsibitatea (ez)
  • 10. Errekurtsibitateren adibidea (ezta ere)


Azpiprogramak erabat finkatzea da datorren asteko praktika saioaren helburua. Hori dela eta, hauxe da hurrengo autoebaluaziorako proposamenak:

7. asterako lan desberdinak agindu direnez, komeni da ezagutzea haien garrantzia edo premia zein den une honetan, eta, ondorioz, etxekolanen hurrenkera zein den:

  1. Birpasatu laborategian ikusi ditugun Azpiprogramak: Divide et Impera artikuluaren lehen zortzi atalak
  2. Programa nagusia emanda, Autoebaluazioa: triangelu baten zirkunzentroa ariketa bukatu eta eGela bitartez bidali
  3. fnliFaktorialaKalkulatu eta fnrBerreduraKalkulatu funtzioak programatzen dakigula, 7. astea | Taylor azpiprogramaz (angelu txikiekin) artikuluan deskribatzen den kosinua programatu
  4. Menua kudeatzen duen funtzioa erabiliz, Autoebaluazioa: menu bat azpiprogramaz ariketa kodetu eta eGela bitartez bidali

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.