2024(e)ko martxoaren 1(a), ostirala

7. astea | Taylor (angelu txikiekin eta programa monolitikoan)

Angelu baten kosinua Taylor-ren arabera honela kalkula daiteke:
Non x radianetan emanikiko angelua den.

Programa bat idatzi kosinua kalkulatuko duena aurreko segidaren N batugai erabiliz. Batugaien N kopurua ez da ezaguna, batugaiak aintzat hartuko dira azken batugaiaren balio absolutua 0.00001 baino txikiagoa izan arte (doikuntza hori teklatuaren bitartez emango du programaren erabiltzaileak).

Algoritmoa:

  1. Erabiliko den rEpsilon prezisioa teklatuz irakurri
  2. Lehenego koadranteko rAng angelua graduetan, teklatuz irakurri
  3. Lehenego koadranteko rAng angelua radianetara igaro rX lortuz
  4. rX angeluari dagokion rKos kosinua lortu Taylor bitartez
  5. Taylor bitartez lortu den rKos emaitza eta cos(rX) balioa pantailan erakutsi eta bi balioak elkar alderatu

Ariketa hau egiteko, hasi hemendik (faktorialak) eta hemendik (berreturak). Hauxe izan daiteke programa horren irteera bat:



Kasu honetan, eta zero bertsioa delako, den-dena programa nagusian egingo duzue. Hurrengo bertsioetan azpiprogramak erabiliz programazioa hobetuko duzue.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Iruzkinen bat idazteko Google-ko kontu bat behar duzu. Iruzkin guztien moderazio-ardura blogeko administratzaileari dagokio.